Transfusino eta Giza Ehunen Euskal Zentroak plasma donazinoa edo plasmaferesia zabaldu eta sustatzeko kanpainea jarri dau abian. Odolkideak alkarteak bat egin dau kanpaina honegaz. Busturialdean eta Lea-Artibaiko odol emoleei, heldu jake daburduko kanpainaren ganeko informazinoa. Gaur egun, Gernikaldean, 15 plasma emole dagoz eta 25 donazino egin dabez orain arte.
Plasma beharrizana
Plasma, odolaren zati likidoa da, gehienbat ura da. Zelulak garraiatzeko balio dau. Odol osoaren bitartez emon daiteke edo plasma bera bakarrik. Azken hau plasmaferesia da. Plasma, zuzenean transfusinoa egiteko erabiltzen da, gaixotasun hepatikoak dagozanean, erredura kasuetan edo transplanteetan. Ospitalera joan behar da plasma emotera. Busturialde eta Lea-Arbitai ingurukoek Usansoloko ospitalera jo leikie horretara. Esan behar ganera, bariku arratsalde eta zapatuetara be heldu dala ordutegia. Plasmaren beharra dala eta Bizkaiko eremu bi honeetako odol emoleei dei berezia egin deutse plasma emon dagien.