Plazandreak txapelketea hiru urte ostean itzuliko da eta Bilboko Esperantza pilotalekua estreinauko dau. Txapelketea uztailaren 1etik abuztuaren 5era jokatuko da eta goi mailako 12 pilotarik parte hartuko dabe. Taldeka jokatzen dan txapelketa berezi honek aldaketa nabarmenak izango dauz txapelketari begira.
Hori dala eta, Iker Amarika, txapelketako arduradunetako bat, Bizkaia Irratiko mikrofonotik pasa da gugaz berba egiteko. Amarika ilusino handiagaz agertu da: “Albiste pozgarria da, txapelketa oso garrantzitsua dalako emakumezkoen pelota ikustera emoteko”. Arduradunaren esanetan, lau urte hauetan, pausu handiak emon dira eta emakumezkoen mailaren “igoera nabaria” izan da.
Autengo edizinoak bi modalitate izango dauz: binakakoa eta banakakoa. Binakakoan Arrizabala-Capellan, Aldai-Mendizabal, Zabaleta-Gaminde eta Garai-Galeano. Aldiz, Lau t ‘erdian, Ibarrola, Larrarte, Etxegarai eta Arrillaga. Amarikak maila handiko 12 pelotari dirala azpimarratu dau , eta pelota mistoagaz jokatzeak plus bat emon deutsela txapelketei: “Pilotariak pozik eta ilusionauta dagoz. Osagai guztiak daukoz txapelketa on bat izateko“.
Pilotalekuaren estreinaldia
Txapelketea Bilboko Esperantza Frontoian jokatuko da eta erabarritu ostean, uztailaren 1ean estreinauko da. Bost astelehenetan partidak izango dira, binakakoak zein banakakoak. Antolatzailea pozik dago pelotaleku ikusgarria dalako: “Leku aproposa da emakumezkoen pilotarako eta partidak oso ondo ikusiko diraz bertatik“.