Orain dala aste batzuk egindako osoko bilkuran, Plentziako Udalak Ehun plataformak proposatutako mozinoa onartu eta Euskal Errepublikaren parte deklarau zan. Ehun-ek ohar bidez azaldu dauenez, erabagia “historikoa” da, lehenengo aldiz Euskal Herriko erakunde batek lurraldearen zati bat Euskal Errepublikako parte deklarau daualako.
Datozen asteetan udalerri gehiagok adierazpenagaz bat egiteko pausoak emongo dau Ehunduz plataformak eta herritarrei be euren burua Euskal Errepublikako herritartzat joteko aukera zabalduko jake. Unai Apaolaza Ehun plataformako kidea Goizeko Izarretan irratsaioan euki dogu gaur. “Espainiar estaduan udalerriek ezin dabe gauza asko egin” esan dau Unai Apaolazak. Herritarrek menpekotasun horren adierazgarri Kosta Legea eta etxebizitzen alokairuaren arazoa aitatu dabez, besteak beste.