Portugaletek 700 urte bete ditu aurten. Maria Diaz Harokoak sortu eban 1322an. Zorioneko dagoz. Bizkaia Irratia Santa Clara kultur etxean egon da Herriz Herri saioa egiten. Txema Ezkerra bigarren alkateordeagaz aztertu dogu udalerriaren egoerea. Urteurreurreneko ekitaldiakin oso pozik dagoz.
Euskaraldia hasiko da bihar, barikuz. Portugaleten, 12 mila euksaldun inguru dagoz; 9.000, ia euskaldun. Euskaraldirako, 1.100 herritarrek emon dabe izena. Kanpaina alaia prestau dabe. ‘Kolore, forma eta hitzen indarra’ leloa aukeratu dabe. Euskerarik ederrena erabilten dana dala nabarmendu dau Ezkerrak. Halanda ze, Portugalete euskeraz egiteko gune bihurtzea nahi dabe. Euskaraldian parte hartzeko, 48 erakundek emon dabe izena. Guztira, 100 arigune sortuko ditue.
Agintealdiaren azken aldian sartuta dago Portugaleteko udal gobernua. Hemendik eta maiatzerako epea lanean emon behar dabela uste dau Ezkerrak. Hauteskunde kanpainak eta kudeaketa zeregina bereizi egin behar dirala dino. Portugaleten, datorren urteko aurrekontua prestazen dabilz. Abenduaren 1ean egingo dabe botazinoa osoko batzarrean. Ezkerraren esanetan, trantsizinoko aurrekontua izango da. Zerbitzu publikoak bermatzeko modukoa, baina hurrengo gobernuari askatasuna emongo deutsana.