Planik plan 02x17: astegoieneko planak Bizkaian

Planik plan 02x17: astegoieneko planak Bizkaian

Potx eta Lotx, No Limits eta Janus Lester izango doguz Bizkaian

Planik Plan irratsaioaren emonaldi barri bati ekin deutsagu asteon Bizkaia Irratian. Barikuro, astegoienean zehar Bizkaiko txoko desbardinetan egongo diran ekintzen eta egitasmoen errepasoa egiten dogu, gure lurraldean zer egongo dan jakin eta gura dozuen plana egin daizuen. Astegoien honetan, Potx eta Lotx-en antzezlana, eta No Limits eta Janus Lesterren kontzertuak nabarmenduko doguz Bizkaian.

Barikua

Astegoien honi hasiera emoteko, barikuan musikea izango da protagonista nagusia. Bilbon, Aiama Quartet Jazzon aretoan ariko da arratsaldean, eta Getxon, Janus Lester Muxikebarrin. Antzerkiari jagokonez, aukerak ez dira gitxi: Ninini Sopelako Kultur Etxean, Nortasun agiria Bermeon, Nor naizen baneki Galdakaon, Trajea Zornotzan eta Loreen hizkuntza Ermuan.

Zapatua

Zapatua be indartsu etorriko da. Kontzertu ugari izango doguz Bizkaian. Hevia Campos Eliseosen, Miguel Ríos Euskaldunan, Tarja & Marko Hietala eta Hecky Santana 27n, eta No Limits, Txoriburu eta Malko Munitibarren. Antzerkian, besteak beste, Arrainak bihotzean Lemoan, Kimu Arriagan, Mierda de ciudad Erandion.

Domeka

Domekan, astegoiena ixteko, kontzertu bi izango doguz Bilbon: Erromintxelak BBK aretoan eta Ismael Serrano Campos Eliseosen. Antzerkian, Potx eta Lotx Elorrion, Lamiaren ispilua Getxon eta Go!azen 12.0 Basaurin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00