"Pozik gagoz gure eskualdean dagozan hainbeste produktoreekaz"

Ander Aldazabal Lekeitioko alkatea eta Zuriñe Gojenola Garapen zinegotzia Herriz Herri saioan izan doguz

“Pozik gagoz gure eskualdean dagozan produktoreakaz”

Santo Tomas egunez Herriz Herri Lekeitiora hurreratu da. Hainbat konbidau izan doguz 11:00etatik 13:00ak arte, herriaren barri emoten eta egun berezi hau zelan ospatzen daben plazaratzen. Ander Aldazabal alkateak eta Zuriñe Gojenola alkateordea eta Garapen Ekonomikoko zinegotziak Santo Tomas azokan batzen diran produktoreen ganean “pozik” dagozala dinoe. Lekeitiarrentzat egun handia dala azaldu dabe. Aurton, guztira, 32 postu eta 25 ekoizle batu dira.

“Lasaitasuna ibilgailuen aparkamenduen asuntoagaz”

Orain aste batzuk Lekeitioko Udalak iragarri eban uda sasoian herriko sarreretan dagozan hiru aparkalekuetan ibilgailuak ixtearren ordaindu beharko dala. Honen harira, Ander Aldazabal alkateak “lasaitasuna” trasmitidu gura izan dau Bizkaia Irratiko mikrofonoen bitartez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular