Garagarrilaren 1etik 31ra bitartean egingo da aurten EuskarAbentura espedizinoaren zazpigarren edizinoa. Euskal Herriko eta diasporako 16 eta 17 urte arteko 127 gaztek Euskararen Lurraldea zeharkatuko dabe oinez. Aurten, lehenengoz diasporako gazte bat be izango da, Perutik etorritakoa. Bizkaikoak dira parte-hartzaile gehienak, 43 hain zuzen. Esan behar inoiz baino Ipar Euskal Herriko parte-hartzaile gehien dagoala aurten. Ganera, Atharratzen hasiko da aurtengo edizinoa eta Iparraldetik ibiliko da lehen egunetan.
Getxon amaitu
Garagarrilean zehar 27 herritik igaroko dira eta oinez laurehun kilometro baino gehiago egingo dabez oinez. Bizkaian amaituko da espedizinoa, Lekeitio, Aulesti, Gernika-Lumo, Bermeo eta Bilbo zeharkatuz Getxon amaitzeko. Bidean, Euskara Batua eta Euskalkiak, Emakumea eta Kirola eta Utopia gaiak landuko dabez. Horretarako, gonbidadu bat baino gehiago izango dira etapa desbardinetan, pertsona ezagun ugari tartean. Sorpresak izango direla iragarri deusku Irune de la Mazak.