Kantuan eta dantzan aritzeko erea, txakolina dastatuz

Zemendiaren 16an izango da Mendibile jauregian

Prest dago Kantari Kontariren hurrengo saioa

Kantari Kontari ekimena / Bizkaia Irratia

Zapatu honetan izango da Kantari Kontari ekimenaren hurrengo saioa Leioako Mendibile jauregian. Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailea, Mendibile alkartea eta Aiko taldea dira kultur ekimen honen bultzatzailea. Bizkaiko Txalolinaren Kontseilu Arautzailetik, Maider Zalduondo lehendakariordeak azaldu deuskunez Kantari Kontari ekimen honetan, kantuan eta dantzan aritzeko erea eskaintzen da, txakolina dastatuz era berean.

8 saio guztira

Udabarrian, Gontzal Mendibil, Thierry Biscary, Maddi Oihenart eta Roberto Etxebarria izan ziran Leioako Mendibilen. Oso ondo joan ziran saioak. Udagoienekoei jagokenez, irailaren 21ean Mikel Markez izan zan eta urriaren 19an Erramun Martikorena. Zapatu honetan, Argi Zameza arituko da Bizkaiko kopla zaharrak eskeiniz. Abenduaren 14koa izango da udagoieneko Kantari Kontari ekimenaren azken saioa. Roberto Etxebarria izango da barriro eta gabonetako kantak izango dira ardatz. Abesteaz gain, txakolina be dastatzen da, saio bakotxean txakolin mota bi. Ekimenean parte hartzeko web orrian hartu behar dira sarrerak aurretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00