Puro Relajok dantzan ipini dau Bilboko Plaza Barria

Eneko Irigioien taldekideagaz egin dogu berba Aste Nagusiko kontzertuaren harira

Puro Relajok dantzan ipini dau Bilboko Plaza Barria

Puro Relajo talde nafarrak kontzertu bat emon dau Bilboko Plaza Barrian, Aste Nagusiko bigarren zapatuan. Mariatxien rantxerek hankaz gora jarri dabe jendez gainezka egoan plaza. Halanda be, zapatuko kontzertua ez da azkenengo boladan eskainitako bakarra. Izan be, Eneko Irigoien taldekideak azaldu deuskunez 120 emonaldi baino gehiago emon ditue urtean zehar.

Hamarkada bat eszenatokietan

Aurten, gainera, 10 urte bete dira Puro Relajo taldea sortu zanetik. Irigoienen eskutik, taldearen hastapena gogora ekarri dogu Aupa Bizkaia irratsaioan. Gainera, taldearen parte izateak daukan gauzarik onenari eta gogorrenari be erreparau deutse. Azkenik, Irigoienen abestirik gogokoena zein dan deskubritzeko aukerea be euki dabe Bizkaia Irratiko entzuleek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular