EH Bilduren ustez izan daiteke Urkulluren berbek Osakidetzan aldaketaren bat ekartea. Sagarduiri autokritika falta leporatu deutso Bilduk,

"Orain arte funtzionau daben eta akreditauta dagozan espezialidadeak mantendu behar dira" zehaztu dau Uberak

Rebeka Ubera (EH Bildu): “Osakidetzako krisian erroetara jo behar da”

Rebeka Ubera (EH Bildu) / Bizkaia Irratia

Osakidetzako krisiari buruz, erroetara jo beharra azpimarratu dau Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak. Oinarrian, kontratazino politikea dago bere esanetan. Goizeko Izarretan irratsaioan egin dauz adierazpenak Rebeka Uberak. Osakidetzan orain gertatu dana eztanda bat dala dino. Kontua, aspalditik dator bere esanetan eta oinarrian, kontratazino politikea dago.

Gogoratu daigun, Basurtuko ospitaleko kardiologia kirurgikoa Gurutzetara eroateko erabagiak zeresana eragin ebala eta egunotan Donostiako ESIan sortu dirala arazoak. Espezialidadeak lekuz aldatzearen erabagia, partekatua izan behar da EH Bilduren eretxian. Atzo, Iñigo Urkullu lehendakariak agian autokritikea falta izan jakiela aitortu eban. Rebeka Uberak esan deusku, lehenengo pausua litzatekeela autokritikea egitea. Ikusi beharko da orain, bere esanetan, esandakoa berba hutsean geratzen dan.

EH Bilduk gogoratu, Espainiako gobernugaz hitzartutako aurrekontuetan, 200 familia-mediku plaza barri sortzea aurreikusten dala. Uberak dino, urrats bat dala honakoa baina gehiago behar dirala. Izan be milaka mediku falta dirala esan deusku are gehiago jakinda, urterik-urte, Lehen Arretan profesional asko jubilauko dirala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular