Rigor Mortis antzezlana eskeiniko da eguazten honetan Bilboko Arriaga antzokian. Antzerkigintza Berriak programaren barruan sortutako antzezlana da. Dorleta Urretabizkaia aktorea da egilea. Patxo Telleria eta Mireia Gabilondo mentoreen laguntzeagaz idatzi eban antzezlana. Programa hau Bilboko Arriaga antzokiak, Donostiako Viktoria Eugeniak eta Gasteizko Principal antzokiak bultzatzen dabe. Urretabizkaiaren testua aukeratu eben eszenara eroateko. Rigor Mortis Donostian estreinau zan irailaren 10ean. Egileak gaur esan deusku, oso ondo joan zala eta itzela izan zala publikoaren erreakzinoa. Antzerkigintza Berriak programan aukeratzen dan testua taularatzeko, lehiaketa publikoa egiten da eta kasu honetan, Txalo eta Tanttaka konpainien artean ekoiztu da. Mireia Gabilondo da zuzendaria.
Istorioa
Heriotza eta familia arteko sekretuak dira antzezlanaren ardatz. Aizpea Goenaga Angela da antzezlanean, alargun geratzen da. Joseba Apaolaza Eusebi da, Angelaren bizilaguna. Dorleta Urretabizkaia aktoreetariko bat da antzezlanean. Miren da, Angelaren alaba. Azkenik, Garazi Urkola, Mirenen alaba da lan honetan, Angelaren biloba. Familian izandako heriotzak guztiak batuko dauz. Testua idatzi eta interpretatzea, uste zana baino zailagoa egin jakola esan deusku Dorleta Urretabizkaiak. Etzi, Bilboko Arriaga antzokian eskeiniko dabe iluntzeko zazpi ta erdietan. Emonaldi gehiago daukiez ostean. Bizkaira, abenduan bueltauko da, Sestaora hain zuzen.
