Unai Urretxo arrasatearra da zuzendari konbidadua

Gabonetako kontzertua eskeiniko dabe urtarrilaren 4an Bilbon

Rossini eta Brahms Euskadiko Gazte Orkestraren eskutik

Euskadiko Gazte Orkestra / www.egofundazioa.eus

Euskadiko Gazte Orkestrak Gabonetako kontzertua eskeiniko dau bihar Bilboko Euskalduna jauregian. Ohikoa dan neguko topaketea egin dabe musikari gazteek lehenengo eta egunotan uriburuetatik dabilz emonaldiak eskaintzen. Atzo, Donostian izan ziran, gaur Gasteizen joko dabe eta bihar Bilbon. Unai Urretxo arrasatearra da aurten zuzendari konbidadua. Unai, lehenengo promozinoko kidea izan zan, Euskadiko Gazte Orkestraren lehenengo urteetan hartu eban parte. 1997. urtean izan zan Gasteizen. Esan deuskunez, esperientzia berezia izan zan. Juanjo Mena izan zan zuzendaria urte hartan. AEBtara joan zan ostean Urretxo, Bostonera. Handik Brasilera joan zan Sao Paoloko orkestran parte hartuz. Seuleko unibertsidadean ikasi eban zuzendaritza eta masterra Varsovian egin eban. Gaur egun, Korean bizi da, Seulen. Unibertsidadeko irakaslea da eta orkestra zuzendari lana egiten dau bertan.

Rossini eta Brahms errepertorioan

Unai Urretxok oso pozik hartu dau Euskadiko Gazte Orkestra zuzentzeko konbidapena. Gaur eguneko musikari gazteak oso ondo aurkitu dauz. Informazino gehiago daukiela dino. Horren erakusle, herrialde askotan egiten dan musikea ezagutzen dabela. Gabonetako kontzertuan, Rossini eta Brahmsen piezak eskainiko dabez. Italiarraren La Gazza La-Dra oberturea batetik, elegantea eta fina Urretxoren esanetan, eta bestetik, Brahmsen 4. Sinfonia, bere azkena, horrek eragiten dauan emozinoagaz. Gasteizen izango da gaur Euskadiko Gazte Orkestra eta Bilbon bihar, Euskalduna jauregian, iluntzeko zazpi ta erdietan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00