Dagoeneko ehun lagunetik gora animau dira aurtengo Danspirenaikara

Taldearen 20. urteurrena dala eta, hainbat talde eta musikari batuko dira hiru eguneko egitarauan.

Sabin Bikandi: “Dantzea demokratizatzea eta danon eskura jartea da gure helburua”

Sabin Bikandi, Aiko taldeko kidea erromeria baten / AIKO TALDEA

Danspirenaika ekimenak barriro batuko dauz dantzea eta mendizaletasuna irailaren 11tik 13ra Izaban. AIKO taldeak antolatutako hitzorduak kutsu berezia izango dau aurten, taldearen 20. urteurrena dala eta, hainbat talde eta musikari batuko dira hiru eguneko egitarauan.

Sabin Bikandi AIKO taldeko kideak azaldu dauenez, Danspirenaikak mendiak herrien arteko muga baino, alkargune dirala aldarrikatzen dau. Izan be, mendia historikoki alde bateko eta besteko herritarrak alkartzeko lekua izan dala gogoratu dau. Dantzea be ikuspegi beretik ulertzen dabe, pertsonak alkartu, hartu-emonak sortu eta kulturea partekatzeko tresna moduan.

Hiru egunetan dantzaldiak, erromeriak, tailerrak eta ikastaroak egingo dabez. Dantza-jauziek protagonismo berezia izango dabe, eta guztiak dantzatzeko erronkea be prestatu dabe. Horrez gain, Larrain dantzea, jotak eta Greziako dantzak be landuko dabez, besteak beste.

AIKOren helburua dantzea demokratizatzea eta danon eskura jartea da. Bikandiren esanetan, dantzea ez da ikuskizunera mugatu behar, herritarren artean bizirik dagoan jarduerea izan behar dau. Horregaitik, ez da dantzari aditua izan behar Danspirenaikan parte hartzeko, ikasteko eta dantzan egiteko gogoa izatea baino. Dagoeneko ehun lagunetik gora animau dira aurtengo hitzordura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00