"Ardiak umedun daukaguz, lasai gago, azkeneko gaztaiak saltzen" azaldu deusku Bidane Baskaranek

J. A. Zamalloa eta Bidane Baskaran urriko azken asteleheneko azokari begira dagoz

“Sagar asko batu dogu eta aurtongo sagardaoa ona izango da”

Uxarteko sagarrak / Lorra

Gernikako Urriko Azken Asteleheneko azokan postua lortu nahi dabenentzat izena emoteko epea zabalik dago.
Jose Antonio Zamalloa, Zornotzako Uxarte baserrikoak postua izango dau azokan; oraindik ez dau izenik emon, baina urtero doaz Gernikara, urriko azken astelehenekoa, azoka berezia dalako eurentzat. Euren sagardaoa egiteko sagar gehienak etxean batzzen dabezala esan deusku, orain da sasoia. Aurtengo uztari buruz itaunduta, ona itxaroten dabela esan deusku Jose Antonio Zamalloak. Sagar asko batuko da aurten Bizkaian, sagardorako behar dabena baino gehiago.

Bidane Baskaranek  450 ardi daukoz Markinako Santamañe eta gaztaiak eroango dauz Gernikako azokara. Idiazabal jatorrizko deitura dauen gaztaia saltzen dau Bidanek. Ardi gehienak umedun daukazala esan dau eta orain eurentzat sasoi lasaia dala. Azkeneko gaztaiak saltzen dabilzala gaineratu deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular