San Felix Ikastolara (Ortuella) hurbildu gara aste honetan euren hezkuntza eskaintza eta proiektu barriak ezagutzeko. Beste batzuen artean, Erasmus proiektua eta STEAM hezkuntza proiektuak dira nabarmentzekoak, Irratia alde batera itzi barik. San Felix Ikastolak martxan ipini eban aurreko ikasturtean San Felix Irratia, non ikasle eta irakasleek irrati saioak idatzi eta garatzen dabez, helburulez euskararen sustapena eta normalkuntza ikasleen artean bideratzea daukiena. Beste alde batetik, DBHko ikasleak ideia bat euki eben eta martxan ipini eben iraksleen laguntzagaz; Ukrainako guda amaituteko, hainbat enbaxadeei gutunak idatzi deutsiez.
UNICEF-en aitorpena
Ortuellako San Felix Ikastolak UNICEF-en aitorpena jaso dau haurren eskubideen eta uritartasun globalaren heziketan ikastegi erreferentea izateagaitik. EBI sareko Ortuellako ikastolak barriz be jaso dau aintzatespena. Euskadin saria daben ikastegi gutxietako bat da. Aitorpena azken urteotako lanaren fruitua da, ikastegiaren kudeaketa egokitzeko eta haurren eskubideak hezkuntza proiektuan txertatzeko.
Aitor Elorriaga zuzendariak aitorpen honen garrantziari buruz berba egin deusku.
Gure irratsaioan parte hartu dabenei eskerrik asko: Aitor Elorriaga (zuzendaria), Olaia Berinkua (irakaslea), Oihane Apraiz (irakaslea), Janire Ortiz López de Pinedo (irakaslea), Izaro Gutiérrez (ikaslea), Markel Iriondo (ikaslea), Julene García (ikaslea), Oier Sánchez (ikaslea), Hodei Bolzoni (ikaslea), Jimena Gezuraga (ikaslea) eta Igone López (ikaslea).