San Inazio eskolako ikasleak izan dira aste honetako bertsolariak irratsaioan. Talde bakotxak bere bertsoaldia prestau dau eta asmakizunak asmatzen, jolasean, lurraskako abenturak ezagutzen… ibili gara. Bat batekoa egitera be animau dira gure gaztetxoak.
Zortziko Txikia Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan egiten dogun irratsaioa da eta Bilboko Udalaren babesa dauka. Domeketan, Bizkaia Irratiaren sintonian.
