Begoñako kofradiatik azaldu dabenez, hirugarren ekitaldia izango da aurtengoa. 2019an, pandemiaren aurretik ospatu zan lehenengo ekitaldia, eta igaz, 2022.urtean, bigarrena. Gaurko itsas erromesaldia biharko egunaren atarikoa izango da. Jose Andres Etxebarria anaikideak esan deuskunez, aurrerantzean itsas erromesaldia beti abuztuaren 14an egiteko asmoa daukie. Egun bat behin betiko jartzeak, mareen arazoa dakar. Hori dala-eta, prozesinoaren ordutegia aldatu beharra izango da urteko marearen arabera.
Gaur arratsaldeko 18:00etan itsasoratuko dira Santurtziko portutik eta 19:30ak bueltan iritsiko dira Bilbora. On Joseba Segura Bilboko gotzainak itsas prozesinoa beti egun horretan ospatzea egokitzat jo dau. Bihar, abuztuaren 15ean, Andra Mariaren Zeruratzearen eguna ospatzen da, jai herrikoia, eta Bizkaiko herri guztietako personak hurreratuko dira Begoñako Basilikara Begoñako Amatxuri bisitea egiteko asmoz.