Musika munduan emondako lehenengo pausoak “lotsatiak” izan ostean, pauso garrantzitsua emon dau Sara Azurzak eta daborduko bere burua abeslari lez ikusten dau. ‘Hemen berriro‘ (Zart kolektiboa) bere lehenengo lan luzea kaleratu dau. Abeslari donostiarrak euskarazko pop-soularen aldeko apostua egiten dau debuteko diskoan, estilo diferenteak tartekatuz. Albuma bizitzaren ziklo emozionalari buruzkoa da eta ziklo horren barruko emozinoak eta sentimenduak bildu dauz.
Eñaut Gaztañagak grabau eta ekoiztu dauz diskoko kantu guztiak.
‘Hemen berriro’ diskoaren aurkezpen kontzertua zezeilaren 10ean izango da Donostiako Lugaritz kultur etxean. Azurzagaz batera, Iker Lauroba (tekladua eta kitarrea), Julen Barandiaran (baxua) eta Haritz Lauroba (bateria) izango dira eszenatoki ganean. Ostean, Sara Azurzak Euskal Herri osoko eszenatoki desbardinetara eroango dau ‘Hemen berriro’ lan barria aurten.