Gabonak data bereziak dira. Gabonetan aktibidade gitxiago izaten dogu, sarritan estres gehiago, txarrago deskantsetan dogu, eta horreei bazkariak eta afariak gehitu behar jakez. Urtean zehar baino elikagai eta alkohol gehiago kontsumiduten dogu. Baina Sara Txurruka nutrizionisteak gogoratu deuskunez, Gabonen alkarretaratzeak, emozinoak eta konpainia be badira.
Lekeitioko Orekan Bat zentroko nutrizionistearentzat garrantzitsua da egunerokoan elikadura ohitura osasuntsu eta bizitza aktibo bategaz jarraitzea, baina baita egun puntualetan aprobetxatzea eta disfrutatzea be. Hau da, orekea aurkitzea. Horretarako aholku batzuk emon deuskuz Lau Haizetara irratsaioan.