"Gabonak ez dira deskontrol bat izan behar, ezta restrikzino bat be, flexibleak izan behar gara"

Lekeitioko Orekan Bat zentroko nutrizionisteak Gabonei begirako aholku batzuk emon deuskuz

Sara Txurruka: “Gabonetan flexibleak izan behar gara”

Gabonak data bereziak dira. Gabonetan aktibidade gitxiago izaten dogu, sarritan estres gehiago, txarrago deskantsetan dogu, eta horreei bazkariak eta afariak gehitu behar jakez. Urtean zehar baino elikagai eta alkohol gehiago kontsumiduten dogu. Baina Sara Txurruka nutrizionisteak gogoratu deuskunez, Gabonen alkarretaratzeak, emozinoak eta konpainia be badira.

Lekeitioko Orekan Bat zentroko nutrizionistearentzat garrantzitsua da egunerokoan elikadura ohitura osasuntsu eta bizitza aktibo bategaz jarraitzea, baina baita egun puntualetan aprobetxatzea eta disfrutatzea be. Hau da, orekea aurkitzea. Horretarako aholku batzuk emon deuskuz Lau Haizetara irratsaioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00