Gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dagozan umeak dira

Uztailaren 21era bitartean kirol, aisialdi eta kulturaren esparruetan parte hartzen dabe

Save The Childrenen euskal udalekuetan, 372 ume

Udalekuetan parte hartzen / Bizkaia Irratia

Euskadin pobrezia eta gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dagozan 372 ume dagoz parte hartzen Save the Childrenen udalekuetan. Ekainaren 26tik uztailaren 21era bitartean, kirol, aisialdi eta kulturaren esparruetako hainbat jardueratan parte hartuko dabe modu osasuntsu baten, Barakaldon, Bilbon eta Gasteizen.

Estatuan, 2.200 umek uri-udalekuetan eta kanpamentuetan parte hartuko dabe Andaluzian, Gaztela-Mantxan, Katalunian, Madrilgo Erkidegoan, Valentziako Erkidegoan, Euskadin eta Melillan.

Egoera txarrean dagozan umeak gainerako umeen aukera bardinak izatea eta egunean behin behintzat janari osasungarria jan ahal izango dabela bermatu nahi dau erakundeak; eta aukera hori bermatzeko eskatu deutse instituzioei, aisialdiko, errefortzuko eta denbora libreko jardueretan lekua emonez eta ekipamendu eta garraioetarako laguntzak emonez uda garaian bere. Gizarte eta hezkuntzako jarduerek errazagoa egiten dabe familia-kontziliazinoa, eta umeek etxean bakarrik geratzea saihesten dabe.Nekane Marañon Barakaldoko Haur eta Nerabeen Baliabide Zentroko koordinatzailea Lau Haizetara saioan izan dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular