Ligetako aplikazinoak gero eta gehiago erabilten dira eta horrekin batera, pertsonen arteko harremanak eraldatzen dabilz. Baina osasuntsuak al dira harreman horreek? Zer eragin dabe gure bizitzan eta gure auto-estimuan? Gai horri buruzko gogoeta dakar Sex Sua ikuskizunak. Umoretik eta dramatik baduakala esan deusku musikal honen sortzaileak eta protagonistak, Andoni Mutiloak, Goizeko Izarretan irratsaioan. Sex Sua LGBTI+ kolektiboaren aldeko aldarrikapena be bada, genero eta sexu-joera ezbardinen aldeko mezua be zabaldu gura dauz. Bizkaian Sex Sua lehenengoz taularatuko dau Andoni Mutiloak. Aste honetan hitzordu bi izango dira aukeran: ekainaren 27an Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean eta ekainaren 28an Plentziako Goñi-Portalen.
Sex Sua formatu txiki – ertaineko ikuskizuna da. Aktore bakarrak hartzen dau parte taula gainean eta hori dala eta, eszenatoki ezbardinetara moldatzeko malgutasuna dauka. Eszenografiari jagokonez, nahiko soila da: pantaila bat, banku bat eta maniki bat ikusiko dira eszenatokian.