Gaur hasiko da zazpigarren edizinoa

Martitzenera bitartean sortzaile ugari batuko dira, tartean, herriko sortzaileak

Sormena, ikuskizuna eta jolasa nagusi Ondarroako Literatur Amuak jaialdian

Literatur Amuak jaialdian aurten parte hartuko daben sortzaileetariko batzuk / Ondarroako Udala

Letren eta berben lurraldea izango da Ondarroa gaurtik zemendiaren 1era bitartean. Sei egunetako jaialdi honetan, danetarik izango da. Hasteko gaur, Augustin Zubikarai bekaren iazko irabazleak, idatzitako lana aurkeztuko dau. Mikel Alvarez Sarriegik irabazi eban. “Euskalia” elabarria aurkeztuko dau, zientzia fikzinozko lana. Patxi Zubizarretarentzat izan da aurten, Augustin Zubikarai Beka. Elkar argitaletxeko Xabier Mendigurenek, Ondarroan emongo deutso gaur. Iluntzeko saioan, Nanoipuinak lehiaketako sariak be emongo dira. Aurten, hiru saridunak, ondarrutarrak dira.

Herriko sortzaileak

Herriko sortzaileek parte hartze handia izaten dabe egia esan Literatur Amuak jaialdian. Aurten, Euskadi Saria irabazitako Leire Bilbao, zapatuan izango da Kofradia Zaharrean. “Etxeko Urak” errezitaldia eskeiniko dau arratsaldeko seiretan.

Sarrerak agortuta

Jon Maia bertsolari, idazle eta musikariaren emonaldia izango da bihar Literatur Amuak jaialdian. “Kantu bat Gara” Beikozinin izango da gaueko bederatzi ta erdietan. Saio honetarako, sarrera guztiak agortu dira. Anita Maravillas konpainiaren “Kotondarrak” lana ikusteko be sarrerak hartu behar dira. Familiarentzako ikuskizun hau, zemendiaren 1ean izango da Beikozinin.

Eider Rodriguez idazlearen saioa, zapatuan barik, astelehenean izango da. Egun horretan, Arimen Gaua be antolatu dabe Literatur Amuak jaialdiaren barruan. Xanguli Manguliren ikuskizuna izango da gaur horretan Ondarroan. Bezperan, domeka eguerdian, bertso saio feminista eskeiniko dabe Maite Sarasolak eta Enare Muniategik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular