“Munduak guztiontzat beharko luke, baina ez da” liburua aurkeztu dau Bizipozak

Itaunak piztea da “Munduak guztiontzat beharko luke, baina ez da” liburuaren helburuetako bat

Sozialki justua dan mundu bat Bizipoza alkartearen eskutik

Alkartearen azken argitalpenaren aurkezpeneko irudia. / Bizipoza alkartea.

Euskal Herri osoko 35 erakundek osotzen dabe Bizipoza alkartea. Izaera bereziko ume eta familiek osotutako alkarteak dira, herri inklusibo bat eregiteko helburuagaz nagusietako bategaz, euskaratik eta euskaraz. Boluntariotza kanpaina hasi dabe, ekarpen ekonomikoa edota norberaren denbora librea eskaintzeko aukeragaz.

Boluntariotza kanpainagaz batera, “Munduak guztiontzat beharko luke, baina ez da” liburua be aurkeztu dabe. Amagoia Mujika kazetariak idatzitakoa da. Goizeko Izarretan irratsaioan zer pentsatu emoten dauan izenburua daukala aitortu deusku eta hain zuzen be, liburuaren helburuetako bat itaunak piztea izan dala.

Munduari sozialki justua izan daiten zer falta jakon geure buruari itauntzeko gonbitea egiten dau argitalpenak. Bizipoza alkarteak hori aldarrikatuko dau, besteak beste, zemendiaren 26an, Usurbilen egingo dauan jaian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular