
Txurdinaga eskolako gaztetxoak izan dira bertsolari aste honetan. Sukarrietara, eskolatik egindako bidaian gertautakoak kantatu dabez bertsotan. Gero, jolaserako tartea be hartu dabe. Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan eta Bilboko udalaren laguntzagaz egiten dogun irratsaioa da Zortziko Txikia. Astero, zapatuetan, goizeko 11:30ean.