Sweet Rage taldea ezaguna dogu Aupa Bizkaia programan, izan be, pasa dan kurtsoan geure estudioan izan ziran Cristina Ibarra, Aingeru Guerrero eta Christophe Tytgat. Hilabete batzuk beranduago KO-LOREAK kaleratu dabe, taldearen bigarren diskoa. Irakurketa bikotxa daukan izenburua; alde batetik, ñabardura ilun, bizi eta tristea irudikatzen daben koloreak, euren logoko bardinak eta bestetik, loreen amaiera, iluntasunaren garaipenaren susmoa dakarrena.
Metalaren bereizgarria dan musika indartsua eta poparen gozotasuna ederto uztartzen dauz talde abadiñarrak. Disko honetan euren soinu propioak, beharrezkoak sentiduten dabezan aldarrikapen eta hausnarketak bideratzen dauz.
Aurrekoan bezela Crisha, Ainge eta Christophe geure estudioan izan dira. Lagun arteko solasaldi honen bitartez taldea, baina batez be kideak eta euren motibazinoak hobeto ezagutzeko aukera izan dogu.
