Taize esperientzia bizitzeko deia egin dau Bilboko Elizbarrutiko Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako ume eta gazteei zuzendutako sailak. Esperientzia bagilaren 28tik garagarrilaren 5era burutuko dabe, aste horretan, adin, herrialde eta kultura askotako lagunak batzen diralako otoitz egiteko, hausnartzeko eta senidetasuna bultzatzeko, Maria Manrique Fede-Zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako ume eta gazteei zuzendutako saileko kideak esan deuskunez.
Jarduera hiru talderi zuzenduta dago: kristau sarbideko azken txanpan dagozan gazteei, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei eta helduei. Kontuak kontu, Fede-Zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzatik bidea egin dabe hilabeteotan, Taize otoitzakaz. Kurtso honetako azkena, maiatzaren 28an izango da, 19:30etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Esperientzia bizitzeko izena emon behar da. Informazino guztia Bilboko Elizbarrutiaren webgunean dago.
