Egitasmoa maiatzaren 7tik 17ra bitartean gauzatuko da 100 herri baino gehiagotan

Helburua etxeko haur eta gaztetxoen atmosferan euskerak gero eta presentzia handiagoa izatea da

Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak ‘Eusfera’ ekimena jarri dau martxan

Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak 'Eusfera' ekimenaren azken xehetasunak aurkeztu ditu dagoeneko / Taupa Euskaltzaleen Mugimendua

Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak Eusfera ekimena jarri dau martxan. Egitasmoa asteon hasiko da, maiatzaren 7an, eta 17ra arte luzatu egingo da, Euskal Herriko 100 herri baino gehiagotan. Ekimenaren helburua argia da: etxeko haur eta gaztetxoen atmosferan euskerak gero eta presentzia handiagoa izatea da. Kontuak kontu, Eusferaren inguruko xehetasun guztiak emon deuskuz Uxue Izko egitasmoaren koordinatzaileak.

Helburua betetzeko asmoz, tresna batzuk jarriko dabez gurasoen eskuetan. Alde batetik, etxean familiagaz egiteko misinoak egongo dira. Familia bakotxak bere ezaugarrietara egokitutako erronkak jasoko ditu Eusferaren webguneko galdetegi labur bat beteta. Misino horreek eskuragarri egongo dira Euskal Herri osoko gurasoentzat. Beste alde batetik, Euspazioak egongo dira: herriz herri antolatuko diran eta euskeraz berba egiteko aproposak diran familientzako alkarguneak. Aisialdiari lotutako proposamen dibertigarriak eta gozagarriak izango dira, herri bakotxak bere errealidadera moldatuta antolatuko dituanak. Tartean, Bizkaiko udalerriak egongo dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00