Chic Market Bilbaok edizino barria ospatuko dau gaur zapatuz, urriak 8, udazkenari lotutako produktuekaz. Bertako 12 diseinatzailek parte hartuko dabe merkadu honetan, eta bertan, kalidadezko eta diseinuzko produktuak topauko doguz. Tokian-tokian diseinatutako produktu asko egongo dira: moda, osagarriak, bitxigintza, etxea, kosmetika… Chic Market Bilbao Adriana Rufrancos (Adricalyptica Design) eta Estibaliz Yuguero (BaRock jewelry) diseinatzaileek antolatzen dute. Esti Yuguerogaz berba egin dogu Jirabiran saioan.