"Trapagarango Amazon lantegian egindako grebaren balorazino positiboa egiten dogu"

Abenduaren 17, 18an eta urtarrilaren 3, 4 eta 5ean izan dira greba egunak

“Trapagarango Amazon lantegian egindako grebaren balorazino positiboa egiten dogu”

Hitzarmen propioaren aldeko borrokaldian murgilduta dagoz Amazonek Trapagaranen dauan lan-zentroko langileak. Urtarrilaren 5ean emon deutse amaiera bost egunetako greba zikloari, abenduaren 17, 18 eta urtarrilaren 3, 4 eta 5ean egin dan grebari. Gotzon Mardarats LABeko kidea izan dogu Aupa Bizkaia saioan, eta azaldu deusku “oso pozik” dagozala izandako jarraipenagaz. Oraindik lan handia dagoala egiteko gaineratu dau Mardaratsek, baina 5 egun honeek arrakasta izan dabela.

Azken egunean banaketa enpresako furgonetek erabilten daben eta Sestaon kokatuta dagoan aparkaleku baten ekintza egin eben. Amazonentzat lanean ari diran ibilgailuen urteera 45 minutuz blokeatu eben, eserialdi bat eginez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular