
Txente Rekondo nazinoarteko adituak gaur egungo egoera geopolitikoaz eta izandako aldaketez egin deusku berba Goizeko Izarretan saioan. Ameriketako Estatu Batuetan Donald Trump presidente danetik gorabehera ugari egon da. Europako Batasunak berrarmatzeko prozesua hasi dau, baina Txente Rekondoren esanetan, horrek ez dauka zentzunik eta gainera agirian itxi ditu Bruselaren guzurrak. 2008tik hona behin eta barriro esan ei dabe ez dagoela gizarte kontuetarako dirurik, baina orain diru piloa atara dabela armagintzarako.
Rekondoren esanetan, Europan ez dago Errusiaren erasoen arriskurik. Ukrainako gerrea dagokionez, konponketea negoziazino bidez etorriko da Rekondoren eritxian. Gauza bera nahiko leuke Gazako egoerea bideratzeko be.