Zisjordanian be garbiketa etnikoa egiten dabilzala uste dau Txente Rekondok

"Israelen harresi-mentala Mendebaldearen babesaren ondorio da" esan dau Rekondok

Txente Rekondo: “Israelek hiru astez bere jarrerea mantenduko dau”

Txente Rekondo / EITB

Israelek hiru astez jarrera hau mantenduko dauela uste dau Txente Rekondok, nazinoarteko harremanetan aditua danak. “Goizeko Izarretan” saioan alkarrizketatu dogu gaur . HAMASek 200dik gora bahitu daukoz eta Qatarren bitartekaritzeagaz, izan lei, hiru astetan alkartrukaketaren ganean be barriren bat izatea.

Israelek Gazako ospitale nagusien kontrako erasoak gogortu dauz, hainbat zerbitzuz kanpo itzita. Israelgo lehen ministroak Benjamin Netanyahuk ez deutse jaramonik egiten nazinoarteko eskaerei. Su-etena eskatzen deutse nazinoartetik, baina erasoak gogortzeagaz mehatxatu dau Israelgo atzerri ministroak.

Nazinoarteko diplomaziari jagokonean orain dala egun gitxi Saudi Arabian, 58 herrialde arabiarretako buruak batu dira. Atzo Europar Batasuneko atzerri ministroen bilerea egon zan. Hortik harago datorren astean AEBetako eta Txinako presidenteek eukiko daben bileran Gazari buruzkoak be aztertuko dabezala esan deusku Rekondok. “Israelek Mendebaldearen babesa galtzen badau gatxa egingo jako daukan harresi-mentala mantentzea” zehaztu dau Rekondok.  Zisjordanian be Israel garbiketa etnikoa egiten dabilela adierazo dau nazinoarteko harremanetan aditua danak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular