Igor Mercadok 2022ko Peru Abarka lehiaketan saritutako lana aurkeztu deusku

Erein argitaletxeak argitaratu dau Igor Mercadok idatzi eta Alber Garciak ilustrautako lana

“Txikle bat marrubizkoa” album ilustratua Irakurrieran entzungai

Igor Mercado idazlea / Bizkaia Irratia

Markina-Xemeingo udalak antolatuta 2022. urteko Peru Abarka lehiaketako album ilustratuaz jardun dogu aste honetako Irakurrieran irratsaioan. Testua Igor Mercadok idatzitakoa da eta ilustrazinoak Alber Garciak egin ditu. Literatur lanari buruz berba egiteko Igor Mercado gonbidatu dogu.

Orain dala hamarkada baten gertautako istorioa da kontakizuna. Herri txiki batean, San Juan gau baten gertautakoa orainaldira dakar protagonistak, orduan ume baten ikuspegitik. Horrek ondiño be zirrara berezia sortzen deutso.

Igor Mercadok kontatu deusku, album ilustratuko testua eta ilustrazinoak, biak, lehiaketan epaimahaiko batek aukeratu ebezela. Bere istorioari irudiak jarten “bete-betean” asmatu dauala Alber Garciak nabarmendu dau.

Irakurrieran irratsaioko barriketaldia girotzeko Itoiz taldearen “Espaloian” disko ezaguna aukeratu dau Igor Mercadok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular