Bizkaigane proiektua 1983. urtean hasi zan, 25-26 urteko hiru gaztegaz. Hasi, esnea bakarrik saltzen hasi ziran eta gerora, behi esnearekin produktuak egiten hasi ziran: gaztai freskoa, gaztai ondua… Ardiak sartu ebezan. Aldi berean, ortuan hasi ziran beharrean. Ekoizpen ekologikora salto be egin eben eta tokiko kontsumoaren aldeko apustua egin eben. Ondoren, ekoizpena dibertsifikatuz, jogurta eta beste produkturen bat egiten hasi ziran.
Urteek aurrera egin ahala, lan taldea handituz joan zan eta eredu kooperatiboan oinarrituz Bizkaigane alkartea sortu eben. Orain urte batzuk, belaunaldi barritze prozesu bati ekin eutsen eta gazte batzuk sartu ziran lan taldean. Gaur egun 8 kide dira. Xabier Arriaga ‘Txiplas’ izan da Errigoitiko Herriz Herri saioan.