Herritarrek Arnasketa Zainketarako Tarteko Unidade bat zelakoa dan ikusi leikie gaur

Unidade mugikor hau Espainia osotik ibili ostean, Afrikara joango da, Senegalera eta Guinea Bissaura

UCRI mugikor bat San Mameseko aurrealdean

Bilboko San Mames zelaiaren aurrealdean, Arnasketa Zainketarako Tarteko Unidadea (UCRI) egongo da gaur, 09:00etatik 18:30etara bitartean. Bizkaiko Erizainen alkargoak antolatuta, jardunaldi honen bitartez unidade honeen garrantziaz ohartarazo gura dabe. Jarduera hau erizaintzako eta arnas fisioterapiako profesionalak prestatzera bideratuta dago, baina baita UCRI baten egiten dan lana herritarren artean zabaltzeko be. Sarrerea libre eta doakoa da.

Nerea Zabala erizainak azaldu deuskunez, COVID-19aren pandemian unidade honeek funtsezkoak izan ziran. Beharrezkotzat joten dabez pandemia-egoeratan ospitaleetako asistentzia kargea arintzeko. Hori dala-eta ospitale guztietan Arnasketa Zainketarako Tarteko Unidadeak eskatzen dabez. #ningunhospitalsinUCRI# ekimena Arnas Patologiako Espainiako alkarteak jarri dau martxan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00