Sei eta hamabi urte bitarteko seme-alabak dabezan Bizkaiko gurasoen ardurak eta kezkak aztertu dabez

BBK Familyk 612 familiagaz egindako ikerlanaren emaitzak kaleratu dauz

Umeakaz dagozan hamar gurasotik zortzi telefono mugikorrari begira dagoz

Familia bat bere etxeko sofan lasai / BBK Family

Guraso diran emakumeek edo gizonek batzutan desbardin jokatzen dabela ondorioztatu dabe BBK Familykoek egindako ikerlan honetan. Gizonei umeei “maite zaitut” esatea asko kostetan jake eta emakumeek autozaintzarako tarte gitxi eukiten dabe umeakaz ordu piloa pasaten dabelako. Honeek ondorioetariko batzuk iznago litzatekez.

Gurasoek umeei ezarten deutsiezan mugak mantentzea oso garrantzitsua dala azaldu deusku BBK Familyko Andrea Alfarok. “Mugek umeei segurtasuna emoten deutsie eta hori eurentzat ezinbestekoa da” zehaztu dau BBK Familyko komunikazino arduradunak. Telefonoagaz gurasoek dabezan ohiturak be aztertu dabez. Umeakaz dagozan bitartean hamar gurasotik zortzik telefono mogikorra erabilten dabe. Estadistika honen inguruko gogoeta be egin deusku Andrea Alfarok.

Etxera heltzean gurasoetariko batek lanean arazoren bat izan badau edo oso nekatuta heldu bada egoerari hori  izkutatu beharrean umeei esatea komeni dala esan deusku Andrea Alfarok. Emozinoak trasmitiduta komunikazinoan irabazi eta umeenganako konfidantzan asko lortzen dala gaineratu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular