Donostiako txapelketako finala izan genduan pasadan asteburuan, non Goikoetxea-Gorka atera ziren garaile, Erik Mendizabal-Alex Del Rio bikoteari 15-9 eta 15-8 irabaziz. Del Riok pasadan egunean lesionau zan Lekerikaren ordez jokatu eban finala.
Bestalde Bizkaian, aste honeetan jokatzen ari da Markinako txapelketea eta bigarren jardunaldia izan barri da. Alex Goitia-Lopez bikoteak Barandika-Basque garaitu ebazan 15-12 eta 15-13ko emaitzekin; bestalde, Arbe-Lekerikak Goikoetxea-Atain menperatu ebezan 11-15, 15-10 eta 4-5ko emaitzekin, baina finalean zehar Lekerikak lesino bat euki eban.
Unai Lekerika, Gernikako zesta jokalaria izan dogu Jokoan irratsaioan Donostian eta Markinan izan diran txapelketez berba egiteko.