Marinok dino urduri bizi ebela bigarren mailarako igoera

Unai Marino, SD Amorebietako atezainak taldearen aurredenporaldiaren hausnarketea egin dau

Unai Marino: “SD Amorebietan ilusinoz beteriko denporaldia daukagu aurretik”

Unai Marino atezain ondarrutarra / SD Amorebieta

Amorebietak aurredenporaldiko lehen partidua izan eban be zapatuan. Urdinek 3-1 irabazi eben Mirandesen aurka Zornotzako jaiei hasiera onena emateko.

Urdinek garaipena lortu dabe aurredenporaldiko lehen partiduan, non LaLiga Hypermotioneko beste talde baten aurka neurtu dabez indarrak, Club Deportivo Mirandesen kontra, Urritxen. Burgoseko taldea abantailarekin iritsi da atsedenaldira (0-1), baina Haritz Mujikaren mutilek markagailua irauli dabe 3-1 amaitu dan bigarren zatian, Ryan Edwards, Eneko Jauregi eta Luis Quinteroren golekin.

Talde bisitaria aurreratu egin da partidako lehen ordu laurdena bete baino lehen, Gabri Martinezen bitartez. Lehen zatiak aukera handirik barik jarraitu dau azken txanpara arte, bi taldeak gola sartzetik gertu egon diranean. Marinok Ilyasen gola saihestu dau 41.ean gelditu bikaina eginda. Jarraian, Edwardsek kanpora jaurti dau. Horrenbestez, 0-1eko emaitzarekin heldu da norgehiagoka atsedenaldira.

Urdinek oso ondo sartu dira bigarren zatian eta berdinketa 52. minutuan iritsi da, Edwardsek Jauregiren erdiraketa ona sare barrura bidali dauenean. Jauregik berak egin dau 2-1ekoa 65.ean, bisitarien atezaina gainditu duen bolea batekin. Luis Quinterok bere lehen gola sartu dau SDAko jokalari bezala 80.ean hegaleko jokaldi ikusgarri baten ondoren.

Gaur Jokoan Unai Marino, talde urdinaren atezain Ondarrutarra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00