Unai Urruzunok (EH Bildu) GALen biktimentzat erreparazinorako eta autortzarako baliabideak eskatu dauz

Aurrekontuen negoziazinoa igaz baino gatxago ikusten dau EH Bilduk

Unai Urruzuno (EH Bildu): “Etxebizitzan, Osakidetzan eta gazte zein enpresa politiketan hobekuntzak proposatu doguz”

Unai Urruzuno, EH Bilduko legebiltzarkidea / Bizkaia Irratia

Eusko Jaurlaritzaren 2023ko aurrekontuen negoziazinoa hasi dau gaur Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak EH Bildu, Elkarrekin Podemos-IU eta PPgaz. EH Bilduko legebiltzarkidea dan Unai Urruzuno alkarrizketatu dogu gaur “Goizeko Izarretan” irratsaioan. “Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuak egiturazko aldaketak behar dauz. Etxebizitzan, Osakidetzan, gazte politiketan eta enpresa politiketan hobekuntzak proposatuko doguz” zehaztu dau legebiltzarkide ondarrutarrak.

GALi buruzko adierazpen hutsaletatik haratago autortzarako eta erreparazinorako bitartekoak behar dira. Hemen ez dira, modu isolatuan, gehiegikeria polizial batzuk egon. Planifikautako eta finantzautako estadu terrorismoa egon da” gaineratu dau Unai Urruzunok.

Hezkuntza Legearen ituna testu artikulau bihurtzerakoan beherapen batzuk egon dira. “Hondino partida hau hastapenetan dago. EH Bilduk aurreakorduaren espiritura eta logikara itzultzeko saiakerea egingo dau” azpimarratu dau EH Bilduko ordezkariak. Nasai dagozala eta gai hau aurrekontuen negoziazinora eroango ez dabela zehaztu dau Urruzunok.

Zapatuan, hilaren 12an, Bilbon “Abante” lelopean manifestazinoa deitu dau EH Bilduk. Mobilizazino horren bitartez gerrea geratzea, aberastasuna banatzea eta Euskal Herriak burujaubetza politikoa eukitea eskatuko dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular