Zerbitzu integralagoa eskeiniko dabe honi esker

Agiri hau lortzen dauan nazinoarteko lehenengo erakundea da

UNE 178510 ziurtagiria emon deutse Gorlizeko Turismo Bulegoari

Gorlizko Turismo Bulegoa ziurtagiria lortuta / Bizkaia Irratia

Gorlizko Turismo Bulegoa da nazinoartean UNE 178510 ziurtagiria lortu dauan lehen erakundea. Turismo Enpresa Adimendunaren ziurtagiria da honakoa. Nerea Goiri turismo teknikari arduradunak esan deuskunez oso pozik dagoz ziurtagiria lortuta. Jata-Ondo eta Basquetour erakundeak bultzatuta hasi eben Gorlizen, ziurtagiri hau lortzeko bidea. Lan-sistema eraldatzea ekarriko dau honek. Barrikuntzea, teknologia, jasangarritasuna, irisgarritasuna eta turismo kudeaketa arloetan banatuko dabe lan guztia. Euren egunerokoan, orain, ziurtagiria jasota, zerbitzu integralagoa emon ahal izango dabe

Web orrialdeko bisitak nabarmen gora

2024. urtea amaitzear, Nerea Goñik azaldu dau urte ona izan dala Gorlizen turismoarentzat. Bulegora hurreratu diran turistez gain, nabarmentzekoa da web orrialdeak izan dauazan bisitak. Urtetik urtera gero eta gehiagok erabiltzen dabe web orria.
Neguko turismoa be ona da Gorlizen eta 2025. Urteari jagokonez, urte ona izango dalakoan dagoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00