UNICEF Españak hauteskunde-programetarako proposamenak aurkeztu ditu azaroaren 29ko hauteskunde orokorrei begira. Izan be, estaduko haurrek eta nerabeek erronka handiei egin behar deutsee aurre, Maider Gabilondo Nafarroako UNICEFeko koordinatzaileak esan deuskunez. Hori dala eta, UNICEFetik hainbat proposamen egin dabez, alderdi politikoei zuzenduta. Ganera, alderdi politiko guztiekaz batzeko intentzinoa dauke.
Egindako proposamenetan zentrau gara Gabilondoren eskutik. Hasteko, dinoe haur-pobreziaren murrizketak ezin dauala gehiago itxaron eta mundu digitalean be lana dagoala egiteke. Izan be, lehen mugikorra 10 urtegaz iristen da, bataz beste, eta haurrak babestu behar dira esparru digitalean. Bitartean, datuen arabera, nerabeen artean tristura eta bakardadea bikoiztu egin dira azken urteotan. Osasun mentala haurren eta nerabeen kontua be badala aldarrikatzen dabe UNICEFetik. Ganera, haur migratzaileen eskubideak bermatu gura dabez, noski, euren harrera, arreta eta integrazinoa hobetzeko. Bestalde, haurren eskubideak estaduko mugetatik kanpo defendatzea be bada euren aldarrikapenetariko bat. Amaitzeko, kalidadezko hezkuntza ekitatibo eta inklusiboaren alde dago UNICEF.
