Paleolitikoan lehen etxeak ibaien ertzetan eraiki ziran

Etxeak urez hornitzeko azpiegiturak XIX.mendearen hasieran hasi ziran

Uraren garrantzia gure bizitzan

Txorrotik ure urtetan / Bizkaia Irratia

Zientzia tartean gaur Arantzazu Luzarraga arkitektea izan dogu. EHUko irakaslea da eta arkitekturan erabilten diran elementuen ganean egingo deusku berba. Gaur URA izan dau mintzagai. Ura danatarako erabilten dogu sukaldean janari prestatzeko eta komunean gure higienerako.

Arantzazu Luzarragak azaldu deusku historian zehar, Paleolitikoan lehen etxeak ibaien ertzetan eraikiten zirala , ura garraitzarik ez egoalako. Lehenengo aldiz gorputzaren garbiketa, ur freskoa lortzea eta materia organikoaren ebakuazinoa alkartu ziran.

Ura etxeetara hornitzeko azpiegiturak , XIX.mendearen hasieran ziran , arrazoi akonomiko eta sozialek bultzatuta Frantzian exodoa emon zan landa eremutik urietara. Etxeetan txorroko ura izatea nahiko barria da , XIX.mendearen erdialdean heldu zan. Gaur egun euskaldun bakoitzak 97 litro ur kontsumitzen ditugu, Espainia mailan baino 30 litro gitxiago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00