Bizkaiko Urdaibai eskualdeak 50 plan turistiko jasangarri baino gehiago eskeintzen ditu Aste Santu honetan, kultura, natura eta uriko ihesaldiak uztartuz.
Programa honen helburua da Urdaibairen alderdi turistikoa bultzatzea, proposamen barritzaile, espezializatu eta jasangarrien bidez, administrazino publikoekin eta sektoreko hogeita hamar bat enpresa-talderekin lankidetzan .
“Esperientzia anitzeko” turismo-plan honeek Urdaibaiko ingurune naturalean zehar mugitzeko hainbat modu proposatzen dabez, eta bisitariek “oinez, trenez, bizikleta elektrikoz, belaontziz, waterbike, piragua edo stand up paddle bidez” gozatu ahal izango dabe.Urremendi Landa Garapeneko gerenteak Aitziber Ansotegik emon deuskuz zehaztasunak.