Bidai-gida interaktibo (webapp) barritzaile bat da, Urdaibai modu jasangarrian ezagutzeko. Garapen-fasean dagoen bisore honek Urdaibai esploretako eta bisita planifiketako bi bide eskeiniko deutsez erabiltzaileei. Alde batetik, maparen bidez, erabiltzaileek begiratu batean baliabide turistikoak kontsultau ahalko dabez. Bestetik, galdetegi labur bati erantzute hutsagaz, euren bidaia konfiguretako aukerea eskeiniko dau, euren beharren, gustuen, konpainiaren eta beste aldagai batzuen arabera.
2023an zehar martxan jartea aurreikusten dan tresna honegaz, Urdaibaik eskeintzen dituan proposamen turistikoen aniztasuna eta kalitatea ikusarazotea bilatzen dau. Ondare naturala, ibilbideak, ondare historiko eta kulturala, aisialdia, gastronomia eta ostatu eskeintzea ezagutzera emon gura dira. Urremendiko gerentea dan Aitziber Ansotegik azaldu deuskunez proiektu hau Urdaibai jomuga turistiko jasangarri modura proiektetan lagunduko dau. Plan estrategikoaren barruan dago eta Next Generation fondoen laguntza dauela zehaztu deusku Ansotegik.