Abenduaren 15ean aurkeztu eben Andraetxea herritarren aurrean

Lekittoko Mugimendu Feministak 2018. urtean abiatu eban Andraetxea sortzeko proiektua

Urtarrilean zabalduko dauz ateak Lekeitioko Andraetxeak

Lekittoko Mugimendu Feministako Eukene eta Ainhoa (ezkerretik eskumara) / Bizkaia Irratia

Hainbat hileetako prozesuaren ostean, Lekittoko Mugimendu Feministako kideek abenduaren 15ean aurkeztu eben Andraetxea. Ikusgarri zine aretoan 150 pertsona baino gehiago alkartu ziran aurkezpenean. Mugimenduko kide diran Eukene eta Ainhoa pozik agertu dira Bizkaia Irratiko mikrofonoen aurrean herritarren erantzunagaz.

Lekittoko Mugimendu Feministatik azaldu dabenez, Andraetxea proiektua 2018an hasi zan. Herriko emakumeek eurentzako espazio propio bat falta zala ikusi eben, eta 2019an proiektuari forma emoten hasi ziran. Pandemia etorri zan, baina, eta bertan behera itxi eben. Egoerea hobetu zanean, barriro aktibau eben eskaerea eta ordutik edade eta eremu desbardinetako emakumeek espazio propioa eukiteko lanean ibili dira.

2023ko martian sartu ziran lehenengoz behin betiko Andraetxea izango zan eraikinera, eta ordutik Ujika izeneko prozesu partehartzaile baten morgilduta egon dira, hiru zatitan banatuta: helburuak, kudeaketa eta ekintzak. Lekeitioko 60 emakume inguruk parte hartu dabe prozesuan. Abenduaren 15eko aurkezpenean, hartutako erabagiak herriari azaldu eutsezan eta baita Andraetxea zertara datorren be. Lekittoko Mugimendu Feministaren esanetan, urtarrilean asanbladea egingo dabe, urteko helburuak finkatzeko. Andraetxea autogestionatua eta autonomoa izango da, eta bazkideen bitartez zabalduko dabe. “Zigurtau gura dogu Andraetxea astean birritan, gitxienez, zabalik egotea, eguaztenetan eta eguenetan, bazkideen bitartez. Bazkide bakotxak urtean bakarrik arratsalde bi egin beharko leukez”.

Lekeitioko Andraetxea Pascual Abaroa kaleko 3. zenbakian dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00