Euskadiko Batel Txapelketea irabazi dau traineru bilbotarrak

Deustuko Tomateraren helburua estropaden aurrekaldean egotea izango da

Usune Elizondo: “Asko burrukatzen dauen taldea gara”

Deustuko arraunlariak Euskadiko Batel Txapelketan / Deustu Arraun Taldea

Egun bi besterik ez dira falta aurtengo traineru denboraldia hasteko, Lekeition jokatuko dan Bizkaiko Traineru Txapelketearen eskutik. Emakumezkoetan, Kaiku, Ondarroa eta Deustu dira garaipena eskuratzeko faborito nagusiak. Talde bilbotarra nahiko ondo aritu da batel eta traineru txikien estropadetan. Esaterako, Tomaterak Euskadiko Batel Txapelketa irabazi dau.

Halanda be, Usune Elizondo Deustuko arraunlariak argi dauka Kaikugaz eukiko daben lehia gogorra izango dala. Gainera, Elizondok uste dau Antiguako Ama be fin dabilela: “Ondarroa faboritoen artean dago”. Domekan jokatuko dan estropadeari begira, sorpresak egon ahal dirala dino, “Lekeitioko eguraldia” oso aldakorra dalako.

Ligeari begira, Deustu ETE Ligan izango da aurtengo denboraldian. Elizondoren esanetan, “hainbat estropada” jokatu beharko dira, traineru bakotxa non dagoan jakiteko. Dana dala, argi dauka Deustu beti “aurrekalderantz” begiratuko dauala, oso talde lehiakorra diralako eta azkenengo urteetan bizitako hobekuntza nabarmena dalako. Lehen, Deustuk asko sufriduten eban itsasoko estropodetan. Taldearen markarik onenak errekan lortutakoak ziran. Halanda be, Elizondok uste dau aitatutako “handicapa” atzean gelditu dala. Horren adibide dira Lekeition burututako entrenamenduak.

Harrobitik senior taldera

Usune Elizondo Deustuko harrobian hazitako arraunlaria da. 2018an, senior taldera salto egin eban eta azkenengo denboraldi guztietan plantillaren parte izan da. Elizondo oso eroso dago Tomateran eta azkenengo urteetan egindako lana txalotu dau: “Oso talde politak euki doguz”.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00