Sortzaile barriek irailaren 21era bitarteko epea daukie egitasmoak aurkezteko

Gerediaga alkarteak eta Durangoko Udalak 15.000 euroko laguntzea emoten dabe

VII. Sormen Beka DA! emongo da aurten

Sormen Beka DA! aurkezpena / Bizkaia Irratia

Sormen Beka DA! egitasmoaren zazpigarren edizinoa jarri dabe abian Gerediaga alkarteak eta Durangoko Udalak. Euskerazko sorkuntzea sustatzea eta sortzaile barriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emotea da ekimen honen helburua. Orain arte, literaturea, musika, ikus-entzunezkoak, proiektu digitalak, arte eszenikoa eta familia transmisinoan eragiteko proposamenak saritu dira. Hamabost mila euroko laguntzea emoten da beka honen bitartez.

“Euskara Jendea”

2024ko deialdia, esku-hartze artistikoei zuzendutakoa izango da. Durangoko Azokak azken urteetan, Durangoko Arte eta Historia Museoan be ekitaldiak antolatu dauz, beste gune bat bihurtu da musoa. Sormen bekarako aurtengo deialdian, proposamenak museoan edo/eta museo inguruan egiteko esku-hartzeak izan beharko dira. Gaia bitartean “Euskara Jendea” izango da. Sarituko dan proposamena, 2025. urtean Durangoko Arte eta Historia Museoan eskaintzea da helburua. Proposamenak irailaren 21era bitartean aurkeztu daitekez. Irabazlea zein dan abenduko azokan emongo da jakiten. Ostean, urtebeteko epea izango dau irabazleak proiektua gauzatzeko eta 2025. urteko azokan erakutsiko dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular