Wikipedian emakumeen biografiak sartzen ari diranen lanaren aitorpena

Gaur izango da estreinaldia

“Wikiemakumeok Donk” Zinebin

"Wikiemakumeak Donk" dokumentala / Bizkaia Irratia

Wikiemakumeok Donk” dokumentala estreinauko da gaur arratsaldean Zinebin. “Bertoko Begiradak” atalean estreinauko da Wikipedian emakumeen biografiak egiten dabezanen ganeko lana. Euskal Herri osoko 25 emakume inguru batu dabez dokumental honetan. Euren kabuz, emakumeen biografiak eskaintzen zelan hasi ziren eta zergatik azaltzen dabe bertan. Zazpi urteko lana izan dala kontau deusku Josi Sierra ekoizleak. “Wikiemakumeok Donk” lana, dokumental koralboratiboa dala azaldu deusku Sierrak. Kantu bat sortzeko prozezuagaz alderatu dau. Esan behar, dokumentalaren amaieran, abestia eskeiniko dala gaur  eta ikusleek kantetako erea izango dabela.

Emakumeen biografiek gora Wikipedian

9 atal daukaz lanak. Wikipedian emakumeen biografiak sartzen ari diranek arrazoi nagusi bi emon dabez lan hau euren borondatez zergatik egiten daben azaltzeko; euskalzaletasuna batetik, nahiz eta biografia batzuk gaztelaniaz baino ez izan oraindino eta bardintasuna bestetik, emakumeen biografiak areagotu daitezan. Lan hau egiten hasi ziranetik %27 egin dabe gora emakumeen biografiek Wikipedian. Bilboko BBK Aretoan ikusi ahal izango da gaur arratsaldeko seiretan, Zinebiren barruan “Wikiemakumeok Donk” lana. Durangoko Azokan erakusteko asmoa be badaukie.

Hona hemen trailerra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00