Esne Beltza taldeak Esne Bidea bere azkenengo diskoa aurkeztu barri dau. Aurkezpenagaz batera, taldearen agurra be iragarri dabe, 17 urte eta gero. Hori dala eta, aurtengo Durangoko Azoka berezia izango da Xabi Solano eta bere taldekideentzat, azkenengoa izango da eta.
Dana dala, Solanok esan deuskunez aspalditik hartutako erabagia da taldea desegitearena: “Danak dauka hasiera eta bukaera”. Beraz, Esne Bidea diskoagaz agur esango deutsee eszenatokiei. Diskoak 7 abesti dauz eta Los Angelesen grabau dabe Rafa Sardina produktore bermeotar ezagunagaz: “Beti gura izan dogu Esne Bidea izeneko disko bat atera. Geure ibilbidea errepasetako izenik aproposena da”.
Azkenengo kontzertuak
Beraz, 2024an euren azkenengo biran murgilduko dira Esne Beltzako taldekideak. Euskal Herri osoan emongo dabez kontzertuak. Esaterako, Bizkaian, Durangon izango dira, 40 Minutu Rock dalakoan.