Esne Beltzak Esne Bidea bere azkenengo diskoa atera dau

Esne Beltzako abeslariagaz egin dogu berba Durangoko Azokan

Xabi Solano: “Gogoratua izateagaz konformauko nintzateke”

Esne Beltza taldeak Esne Bidea bere azkenengo diskoa aurkeztu barri dau. Aurkezpenagaz batera, taldearen agurra be iragarri dabe, 17 urte eta gero. Hori dala eta, aurtengo Durangoko Azoka berezia izango da Xabi Solano eta bere taldekideentzat, azkenengoa izango da eta.

Dana dala, Solanok esan deuskunez aspalditik hartutako erabagia da taldea desegitearena: “Danak dauka hasiera eta bukaera”. Beraz, Esne Bidea diskoagaz agur esango deutsee eszenatokiei. Diskoak 7 abesti dauz eta Los Angelesen grabau dabe Rafa Sardina produktore bermeotar ezagunagaz: “Beti gura izan dogu Esne Bidea izeneko disko bat atera. Geure ibilbidea errepasetako izenik aproposena da”.

Azkenengo kontzertuak

Beraz, 2024an euren azkenengo biran murgilduko dira Esne Beltzako taldekideak. Euskal Herri osoan emongo dabez kontzertuak. Esaterako, Bizkaian, Durangon izango dira, 40 Minutu Rock dalakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular